Ordaiketa

Zer ordainketa-modu erabil dezaket nire erosketa egiteko?

Kreditu- eta zordunketa-txartelak (Visa, Mastercard eta Maestro) eta RedSys plataformak onartutako guztiak onartzen ditugu.

Zer epe daukat ordainketa egiteko?

Eskaera egiten duzun unetik, egun bereziak badira (Gabonak, Danborrada, edo Taldeak) 24 ordu dituzu ordainketa egiteko. Eskaerak eguneko menuren bat badu, eskaera egiten den egun berean ordaindu behar da. Epe horiek betetzen ez badira, egindako eskaera bertan behera geratuko da. Ordaintzeko epea luzatu behar baduzu, jarri gurekin harremanetan tienda@laperoladonostia.comean

Nola jakin nezake izen-ematea ongi egin dudan?

Erosketa egin ondoren, berrespen-mezu bat jasoko duzu, erreferentzia, ordainketaren berrespena eta xehetasunak dituena. Jasotzen ez baduzu, jarri gurekin harremanetan posta elektronikoz tienda@laperoladonostia.comean.

Bidalketak

Zenbat kostatzen dira bidalketak?

Bidalketen kostua.

Bidalketek 3€ko kostua daukate.

Gaur egun, 20001, 20002, 20003, 20004, 20005, 20006, 20007, 20008, 20009, 20010, 20011, 20012, 20013, 20014, 20015, 20016, 20017, 20018, 20160, 20170 posta-kodeetan bakarrik egiten ditugu entregak. Sartu gabeko lekuren batean bizi bazara eta eskaeraren bat jasotzea nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan, mezu elektroniko bat bidaliz tienda@laperoladonostia.comera.

Itzulketak

Zein da erreklamazioa egiteko epea?

Erreklamazioak egiteko epea 15 egun naturalekoa da, eskaera jasotzen den egunetik hasita.

Aldaketarik egin dezaket?

Eskaera egin eta ekoizpenean jarri ondoren, ezin da aldaketarik egin.

Zer egin behar dut okerreko artikuluren bat iristen bazait?

Inoiz, nahi gabe, eskatu ez duzun artikuluren bat iristen bazaizu, jarri gurekin harremanetan tienda@laperoladonostia.com helbide elektronikoaren bidez. Ahalik eta eperik laburrenean konpontzen saiatuko gara.

Eguneratzea: 2026 junio 26